Charlie's Angels 2019ko Elizabeth Banks estatubatuar zinema zuzendariaren film komikoa da.
1970eko hamarkadan, telesail oso ospetsua izan zen Charlie's Angels. Elizabeth Banksen film honekin, hura berritu nahi izan dute, akzioa eta thrillerra uztartzen dituen istorio baten bitartez. Teknologia arriskutsu bati egin beharko dio aurre taldeak; gizartea babesteko euren burua arriskuan jarriko dute.[1]